Ongi etorri guztioi. Izan zitezkeen artikulu hau irakurtzen duzuenok ez duzue piperrik ere ulertuko baina banerama hilabete pare batzuk honetan pentsatzen. Pasaden igandean, martxoak 29, 19. Korrika amaitu zen Bilbon. Ekitaldi horrek, euskararen erabilera laguntzeko pentsatuta dago eta horrexegatik euskaraz idazten zaituztet gaur. Zer da Euskara? Euskara, Euskal Herriko hizkuntza da eta hizkuntza isolatua, hau da, ez dauka harreman lexiko-gramatikala beste hizkuntzekin. Gainera, euskara bada Europan sustrai luzeena duen hizkuntzetariko bat. Gaur egun, Euskara hizkuntza ofizial bakarra dago, baina badaukagu beste 6 azpi-hizkuntza, euskalkiak deritzonak. Euskara hitz egiten dutenei Euskaldunak dira eta 715.000 hiztun daude mundu osoan zehar. Espainian, Frankoren diktaduran, Euskara bazegoen debekatuta eta hitz egiten zutenei hil edo Espainiatik botatzen zituzten. Horren ondorioz, munduaren zehar badaude Euskaldunak, gehienak Ameriketako hegoaldean kokatuta.

Euskahaldunak bada aurten jarritako leloa 19. korrika ospatzeko. Korrika bada aek euskaltegiak sortutako lasterketa, non Euskal Herriko hiri eta herrietan igarotzen dena 10 egunez. Bi urtetik behin martxan jartzen dute, eta aurten, 2015, Urepeletik Bilbora izan da, hau da 2501 km-tako bidaia. Euskara bada Euskaldun egiten gaituena, zer egingo genuke Euskara egongo ez balitz? Gure identitate seinalea da eta euskara bada bizimodu bat, elkarrizketak ulertzeko metodoa, antzinako hizkuntza… Euskaraz hitz egin behar dugu, bai plazan, bai azokan eta bai etxean, ezin dugu hizkuntza hau hil. Pentsatu behar dugu, gure seme-alabetan, eta haien seme-alabetan eta haienetan ere, zeren eta haiek ere badaukate hizkuntza hau ikasteko eskubidea. Lorea Agirrek idatzitako mezuan azpimarratu duen bezala, auzia ez da izan ala ez izan. Kontua ekitea da. Egiten duguna gara. Izatea egitea da. Gure gaitasunaz jabetu behar gara eta ahalduntzen jarraitzeko garaia da, banaka eta taldeka euskahalduntzeko. Korrikarekin Euskal Herriko herritarrok euskaraz bizi, mintza eta ikasi nahi dugulako aldarrikatu dugu. Badaude oraindik euskara ez dela ezertarako balio pentsatzen dutenok, eta nik galdetzen dut, ezertarako balio egiten ez badu, zergatik gaztelania baino gehiagoko hizkuntza da? Uste dut kultura bezala, hizkuntzak ere pertsonei egiten diete.

Euskaraz bizi nahi dugunok jakinarazten dizuegu euskara ez dela hil, eta korrikarekin urte-urtez erakutsiko dizuegu. Aurten Korrikarik jendeztatuena izan da, eta euria, hotza edota beroa egon arren, jendea kalera atera da euskarari garrantzia emateko. #Euskahaldun -a bazara edo izan nahi baduzu txiokatu hashtag horrekin. Euskara garrantzitsua da? Komentatu, partekatu eta like-rik eman. Eskerrik asko beste ostegun bat irakurtzeagatik eta zehazki gaur, euskarari garrantzia emateko artikulu honetan.

Anuncios