Azken urtean kritika guztien erdiguneak izan dira gazteak, gehien bat, koronabirusak sortutako murrizketen ondorioz. Baina, zer da gaztea izatea? 18 urtetik beherakoa izatea? Gehienez 35 urte dituztenak? Gazte-txartela oraindik indarrean dutenak? Eztabaida handia egon liteke adin tartea erabakitzean; baina, nik argi dut zer da gaztea izatea, eta ez du aurrekoarekin zer ikusi handirik, edo agian bai?

Gaztea izatea, ikasketak burutu eta gero, ikasten jarraitu behar izatea da; “egoerak eskatzen duelako” edo, antza, “gutxiegi dakizulako”. Gaztea izatea enpresetan beste langileek adina lan egitea eta praktiketan egotea da. Zortea izatekotan, agian, bekaduna izan ahal zara; baina, noski, horretarako zorte handiko pertsona izan behar zara. Prekarietatea ere pil-pilean bizi duten egoera da, dena esperientzia gutxi izateagatik. Nola ez dute ba izango esperientzia gutxi eta txarra ez badituzte kontratatzen?

Gaztea izatea langabezia tasa altuenean bizitzea da; gainera, askotan haien lana eta lanbideak gutxiesten dira. Lan tradizionaletik gehien aldentzen direnak dira, gehien bat, kritika handienak jasotzen dituztenak, eta “hori egiteagatik hainbeste ordaintzen dizute?” bezalako esamesak ere entzun behar dituzte. Gaztea izatea da lan batetik bestera saltoka ibiltzea, eta elkarrizketa betetik bestera. Nola ez dute ba gehiago luzatuko etxetik joateko asmoa dirurik ez badute?

Gaztea izatea mundua aldatzeko prest egotea da, aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzea, gizarte feminista eta LGTBIQ+ bateko alde egitea, arrazakeriarekin akabatu nahi izatea… Hala ere, askotan ezin dute ezer esan komentario misoginoen aurka, “broma bat da, lasai egon” aitzakia erabiltzen dute eta begirada txar bat botatzen dute; horrekin, dena konponduta. Nola ez dira ba errebindikatzeaz nekatuko behin eta berriz erantzun onik jasotzen ez badute?

Gaztea izatea, pandemia garaian, arduragabeak izatea da; nahiz eta, lagunekin aspalditik egon gabe, etxetik gutxi irten gabe eta ezer ez egin gabe egon. Gazte asko arduraz jokatzen ari dira aspalditik, eta bizpahiru “gazteengatik”, guztiok ordaindu behar. Gutxi balitz, COVID-19 pandemiaren kontagioak ere gazteen errua izan da; noski, klasera edo lanera joatean ez direlako garraio publiko bete batean joaten. Nola ez dute ba arraro ikusiko lau lagun baino gehiago ezin egon eta gero autobusean mukuru beteta egotea?

Erantzuna? Gazteak direlako eta ohituta daudelako halako guztia, eta askoz gehiago, entzutera eta jasan beharrera, nekatuta egon arren; beraz, bai, gaur 24 urte betetzen dituen egile hau ere gaztea da. Eskerrik asko beste ostegun batez, hemen egoteagatik edo zure lehenengo aldia baldin bada. Harpidetu ahal zara, atsegin dut eman eta sare sozialetan partekatu. Twitterren jarraitu ahal nauzu (@MikelHerce97), baita Instagramen ere (@MikelHerce97).

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s